Lehenengo bloga

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

viernes, 4 de septiembre de 2020

DENBORALDI HASIERA: LEHEN PAUSOAK




Idatzi honen bidez denboraldi berrirako daukagun informazioa helarazi nahi dizuegu. 

Denboraldi berria modu eskalonatuan hasiko dela dirudi, eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait arau ezarri ditu. 

Gaurko egunean jaso dugun informazioaren arabera, entrenamenduak eta lehiaketak hasi ditzakegu, baina oraingoz kategoria batzuekin bakarrik: kadete, jubenil, absolutu eta masterrekin (aldundiaren sailkapena kontutan hartuta). Horrek, praktikan, jada entrenatzen hasi daitezkeenak 2006an eta aurrez jaiotakoak direla esan nahi du (2006, 2005, 2004, …). 
  • Kadete, jubenil eta absolutuekin (aldundiaren izendapenaren arabera) denboraldia zehaztuta geneukan egunean hasiko dugu, irailaren 14an. 
    • Nahasmenak ekiditeko, jada entrenatzen hasiko diren hauekin baldintza zehatzak helarazteko zuzenean jarriko gara harremanetan (oraindik dena erabat lotzen ari gara kiroldegiarekin). 
  • Master kategoriako igerilariekin denboraldia zehaztuta geneukan egunean hasiko dugula aurreikusten dugu, urriaren 5ean. 
    • Kasu horretan, aurreko kategoriekin bezala, interesdunei zuzenean emango dizkiegu zehaztasunak, beste adineko taldekideekin nahasmenak ez sortzeko. 

Infantil, alebin eta benjaminen kasuan (2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013) aldundiak kirol eskolarra gauzatzeko baimenik ez du eman oraindik, baina aurreikusi daiteke aste batzuetako kontua izango dela baldin eta ikasturte berriaren hasierarekin batera egoerak okerrera egiten ez badu. 
  • Oso litekeena da kategoria hauek urrian jada kirol jardueran hasteko baimena izatea. 
    • Kasu horretan, aurreko kategoriekin bezala, interesdunei zuzenean emango dizkiegu zehaztasunak, beste adineko taldekideekin nahasmenak ez sortzeko. 
Kategoria hauei dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak irailaren 8an bilera deialdi bat luzatu digu honako gaiekin: 

1. Gipuzkoako Eskola Kirolaren egoera. 

2. Eskola Kiroleko aplikazioa (epeak) 

Bilera honetan esanguratsua den informaziorik jasoko bagenu ahalik eta azkarren helaraziko genizueke. 

Estiloak ataleko igerilarien kasuan, zehaztasunak aurrerago emango dizkizuegu, atal horren barruan momentu honetan hasi daitezkeenak eta ezin dutenak baitaude.
  • Oso litekeena da atal honetako guztiek urrian jada kirol jardueran hasteko baimena izatea. 
    • Kasu horretan, aurreko kategoriekin bezala, interesdunei zuzenean emango dizkiegu zehaztasunak, beste adineko taldekideekin nahasmenak ez sortzeko. 

Honetaz gain, aurreikusten ditugun zenbait gauza kontutan hartzea eskatuko geniezueke: 

1. Aurrez ezarrita genituen ordutegiek moldaketak jasan ditzakete igerilekuko aldagelak erabili ahal izateko eta zenbait adinetan eskola ordutegi aldaketetara egokitzeko. 

2. Entrenatzen hasi ahala protokoloak helaraziko dizkizuegu, arren, arretaz irakurri eta bete. 

3. Ziurrenik, haseran behintzat, aldaketetara egokitu beharra nahiko maiz gertatuko den zerbait izango da, guztioi pazientzia eta ulermena eskatzen dizuegu, badakigu ez dela egoera erraza. 

Besterik ez oraingoz, ea igerilekuan elkar azkar ikusten dugun, irrikaz gaude! 
BRNPWR!


ELKARBANATU
Gehiago irakurri... | Leer más... »

viernes, 12 de junio de 2020

TEKNIKARIEN ONLINE FORMAKUNTZA SAIOAK (7) | SESIONES ONLINE DE FORMACIÓN DE TÉCNICOS/AS (7)



[EUS]
Pasa den ostegunean, beste behin ere, Gipuzkoako Igeriketa Teknikarien elkarretaratzea izan zen eta gure teknikariak ere bertan izan ziren. 

Oraingo honetan, indar lanaren inguruan hitzegin genuen eta horretarako SEK klubeko entrenatzailea den Juan Camus izan genuen gure artean. Juan, estatu mailan erreferente bat da abiadurako igerilarien prestakuntzan eta indar lana nola egiten duten azaldu zigun.

~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ 

[CAS]
El jueves pasado, una vez más, tuvo lugar una reunión de Técnicos de Natación de Gipuzkoa donde nuestros/as técnicos/as también estuvieron. 

En esta ocasión se habló acerca del trabajo de fuerza y para ello estuvo con nosotros Juan Camus, entrenador del club SEK.  Juan es un referente a nivel estatal en la preparación de velocistas y nos explicó cómo trabajan ésta cualidad en su club.

ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

jueves, 28 de mayo de 2020

📍ANDOAIN: 2020/2021 IZEN EMATEA ZABALIK | INSCRIPCIÓN 2020/2021 ABIERTA



Kaixo lagun!
 
Oraingo denboraldia nola amaituko dugun ere jakitea baimentzen ez digun egoera honetan, jada datorren denboraldia antolatu beharrean gaude eta hori dela eta datorren denboraldiko informazioa elkarbanatzen dizuegu, 2020/2021 denboraldiko informazioa.
 
Datorren denboraldirako, moldaketa batzuk egin ditugu, gure ustez garrantzitsuak, batez ere lehen urteeko haurrei dagozkienak. Alde batetik kluberako sarbidea erreztea dute helburu eta bestetik, entrenamendu maila haundiagoa nahi duenak aukera izatea.
 
  • Alde batetik, 2012an eta 2011n jaiotako haurrek bi entrenamendu egun izango dituzte, 17:00etatik 18:00etara bitartean beti, baina egunak aukeran izango dituzte. Adin tarte honetako haurrek astelehenetik ostiralera bitartean edozein bi egun aukeratu ahal izango dituzte eta izen emate orriak bakoitzari bere lehentasunezko aukera eta bigarren aukera hautatzeko eskatuko die.
  • Gauza bera izango da 2010eko haurrentzat, baina hauek 3 egun izango dituzte aukeratu beharrekoak.
  • Bestetik, 2009ko haurrek eta 2008ko mutilek oinarrizko egunekin jarraituko dute (astelehena, asteazkena eta ostirala; 18:00-19:15) baina nahi duenak 4 edo 5 egunetara zabaldu ahal izango du bere entrenamendua, astearteetan, ostegunetan edo bietan 20:30etatik 21:30etara bitartean entrenatzeko aukera zabalduz.
Jarraian izen emate orrirako esteka uzten dizuegu:

🖉 https://labur.eus/andoain20-21

Informazio gehiago:
📞696 506 632

Normaltasunera iritsi bitartean, zaindu ondo!


Kaixo lagun!
 
A pesar de esta situación que todavía no nos permite ni siquiera saber como terminaremos la presente temporada, ya tenemos que planificar la próxima y es por eso que compartimos la información para la temporada 2020/2021.
 
Para la próxima temporada, hemos realizado algunos ajustes que consideramos importantes, especialmente para los niños y las niñas de primer año. Por un lado, tienen como objetivo facilitar el acceso al club y, por otro lado, dar la oportunidad a aquellos que desean un mayor nivel de entrenamiento.
 
  • Por un lado, los niños nacidos en 2012 y 2011 tendrán dos días de entrenamiento, siempre de 17:00 a 18:00, pero tendrán los días a elección. Los niños en este grupo de edad pueden elegir dos días de lunes a viernes y el formulario de inscripción les pedirá a cada uno que elija su primera y segunda opción. 
  • Será lo mismo para los niños y las niñas de 2010, pero este grupo tendrá 3 días para elegir.
  • Por otro lado, nacidos/as en 2009 y los chicos de 2008 continuarán con los días básicos (lunes, miércoles y viernes; 18: 00-19:15) pero quien quiera puede extender su entrenamiento a 4 o 5 días, los martes, jueves o ambos de 20:30 a 21:30.
A continuación, os dejamos el enlace al formulario de inscripción:

🖉 https://labur.eus/andoain20-21

Más información:
 
Mientras volvemos a la normalidad, ¡cuidaos mucho!





ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

🎬 Bideoa | Video: Mantendu Martxan! 2


Kaixo denoi!

Aurreko bideotik hona gauza gehiago ere egin ditugu eta gehienak bideo berri batean jaso ditugu. Gustuko izatea espero dugu.
Mantendu martxan! Animo!

~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~

Desde el ultimo vídeo hemos realizado algunas cosas mas que recogemos en este nuevo vídeo. Esperamos que os gusten.
¡Manteneos en marcha! ¡Animo!




ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

domingo, 24 de mayo de 2020

TEKNIKARIEN ONLINE FORMAKUNTZA SAIOAK (5) | SESIONES ONLINE DE FORMACIÓN DE TÉCNICOS/AS (5)


[EUS]
Pasa den ostegunean, beste behin ere, Gipuzkoako Igeriketa Teknikarien elkarretaratzea izan zen eta gure teknikariak ere bertan izan ziren. Oraingo honetan, aurreko saioan tailer moduan landu zen benjamin eta alebinen lehiaketa egituraren inguruan egindako tailerrari jarraipena eman zitzaion.

Aurreko saioetako informazioa baliatuz, teknikariak igeriketako lehiaketen inguruan hausnarketak eta proposamenak egin zituzten, batez ere benjamin kategoriari dagokionean.

~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ 

[CAS]
El jueves pasado, una vez más, tuvo lugar una reunión de Técnicos de Natación de Gipuzkoa donde nuestros/as técnicos/as también estuvieron. Esta vez se le dio continuidad al taller sobre la estructura de la competición de benjamines y alevines, que se discutió en una sesión anterior.

Utilizando información de sesiones anteriores, los técnicos hicieron reflexiones y sugerencias sobre las competiciones de natación, especialmente en la categoría de benjamín.

ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

UDAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAK BERTAN BEHERA | SUSPENDIDOS CTOS. DE ESPAÑA DE VERANO


[EUS] 
Espainiako Igeriketako Federazioak jakinarazi duenez, gaur, larunbata, 2020ko maiatzaren 23an, Ordezko Batzordearen bilera egin da bide telematikoz.

Batzordeak kirol-espezialitate guztietako Estatuko lehiaketa guztiak bertan behera uztea erabaki du. 

Waterpoloko Liga Nazionalei dagokienez, bi proposamen bozkatu dira, eta Batzordeak erabaki du Premaat Ligetako klub guztien bileratik sortutakoa onartzea; beraz, eragindako araudiak aldatu dira, eta, ondorioz, baliozkotzat jo zen etetearen unean zegoen sailkapena, eta lehen sailkatuei txapeldun-tituluak eta Europako lehiaketetarako sailkapena eman zitzaizkien, sailkapen horietan ezarritako ordenan. Era berean, erabaki da jaitsierarik ez gertatzea, eta bai, ordea, mailaz igotzea.

~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~

[CAS] 
La Real Federación Española de Natación (RFEN) informa que se ha celebrado en la mañana de hoy sábado, 23 de mayo de 2020, la reunión de Comisión Delegada por vía telemática.

La Comisión aprobó la cancelación de todas las competiciones estatales en todas las especialidades deportivas. 

En cuanto a las Ligas Nacionales de Waterpolo se votaron dos propuestas acordando la Comisión aprobar la surgida de la reunión de todos los clubes de las Ligas Premaat por lo que se procedió a la modificación de las normativas afectadas y, consecuentemente, dar por válida la clasificación existente al momento de la suspensión otorgándose los títulos de campeón a los primeros clasificados y clasificación para las competiciones europeas en el orden establecido en dichas clasificaciones. Igualmente se acordó no se produjeran descensos y sí ascensos.


ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

miércoles, 20 de mayo de 2020

3K PROGRAMA | PROGRAMA 3K


[EUS] Klubaren kudeaketa hobetzeko asmoz, aurtengo denboraldian "3K Kudeaketa Aurreratuaren Programa"n izena eman du gure taldeak.

3K Programa prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua eta diruz lagundua eta EUSKALITek koordinatua, eta bere helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.

Hiru urteko programa da (gutxiago aurretiko kudeaketa maila bat dagoela erakusten bada), eta xedea da erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.

Programaren hirugarren urtea amaitu eta gainditu ondoren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortzeko aukera izango da.

Programa honen hartzaile nagusiak dira: kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kirol udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakunde.

Kontestu honetan otsailaren 26an aurkezpen saioa egin zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan eta ondoren KAEren atal desberdinen inguruko online tailer bat osatu behar izan genuen. Atzokoan, lehen saio presentziala izan genuen, Covid-19ren eraginez ikasgela birtual bidez egin zena. Egoera dela eta, hurrengoak ere modu berean egingo dira, hurrengo saioa ostegun honetan bertan izan delarik.

~~~~~~~~~~~~~~~~~~

[CAS] Con la intención de mejorar la gestión del club, esta temporada el club se inscribió en el "Progama de Gestión Avanzada 3K".

El Programa 3K de formación-acción está organizado y subvencionado por las tres Diputaciones Forales y el Gobierno Vasco, y coordinado por EUSKALIT. Su objetivo es ayudar a mejorar la gestión de entidades deportivas de la CAE basándose en un Modelo de Gestión Avanzada.

Se trata de un programa plurianual de 3 años (que podrían ser menos si se demuestra un nivel de gestión previo) con el que se pretende que las entidades, a través de sesiones formativas/talleres y de la elaboración de una serie de ejercicios prácticos, conozcan y desarrollen en sus propias organizaciones los aspectos y buenas prácticas fundamentales de una Gestión Avanzada.

Tras la finalización y superación del tercer año del programa se optará al Diploma a la Gestión Avanzada.

Los principales destinatarios de este programa son: Federaciones deportivas, clubes y agrupaciones deportivas, centros escolares, AMPAS, patronatos o institutos municipales de deporte, empresas o instalaciones deportivas, así como cualquier otro tipo de entidad deportiva.

En este contexto, el pasado 26 de febrero tuvo lugar la presentación en la sede de la Diputación Foral de Gipuzkoa y después se completo un taller online referente a los diferentes aspectos del PGA. Ayer tuvimos la primera sesión presencial, que debido al Covid-19 se llevo a cabo en aula virtual. Las próximas sesiones serán del mismo modo debido a la pandemia. Este mismo jueves tendrá lugar la siguiente sesión.


ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

domingo, 17 de mayo de 2020

GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETAK BERTAN BEHERA | SUSPENDIDOS CTOS DE GIPUZKOA DE VERANO

GIFren oharra:

Gipuzkoako Udako Txapelketak
GIFko Zuzendaritza Batzordeak pasa den ostiralean, maiatzak 15, burututako bileran COVID-19ak sortutako egoera dela eta 19/20 denboraldiko Gipuzkoako Udako Txapelketak bertan behera uztea erabaki zuen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak duela zenbait egun lehiaketa eskolar guztiak bertan behera utzi zituela gogorazten dizuegu.
 

Nota de la FGN:

Campeonatos de Gipuzkoa de Verano
La Junta Directiva de la GIF-FGN en la reunión celebrada el pasado viernes, 15 de mayo, acordó en vista de la situación generada por el COVID-19 la cancelación de los Ctos. de Gipuzkoa de Verano de la temporada 19/20.
Recordaros que la Diputación Foral de Gipuzkoa suspendió hace días todas las competiciones escolares.

ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

viernes, 15 de mayo de 2020

TEKNIKARIEN ONLINE FORMAKUNTZA SAIOAK (4) | SESIONES ONLINE DE FORMACIÓN DE TÉCNICOS/AS (4)

[EUS]
Atzokoan Gipuzkoako entrenatzaileak tailer edo mahai inguru saio batean izan ziren eta bertan izan ziren gure teknikariak ere. Mahia inguru horretan aurreko astean bezela Marc Tribulietx Kataluinako federazioko entrenatzailea eta beste aldetik Yerai Lebon Sant Andreu klubeko alebin taldeko arduraduna eta lehen taldeko prestatzaile fisikoa izan genituen. 

Saioan zehar alebin kategoriarako txapelketen egitura eta edukiei inguruan eta kategoria honetako entrenamenduaren inguruan egin zuten lan entrenataileek, modu praktiko batean.. 


[CAS]
Ayer, varios entrenadores Gipuzkoa, entre ellos nuestros tecnicos, estuvieron en un taller-mesa redonda. En dicho encuentro participaron Marc Tribulietx, entrenador de la Federación Catalana con el pudimos estar la semana pasada y Yerai León, entrenador responsable de la categoría alevín y preparador físico del primer equipo del club Sant Andreu. 

Durante la sesión los/las técnicos/as trabajaron sobre la estructura y contenidos de la competición en categoría alevín y sobre el entrenamiento de ésta categoría, de un modo práctico.



ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

jueves, 14 de mayo de 2020

🎬 ONLINE ESKOLA | 2. Bideoa. Urazpiko posizioa, "posizio hidrodinamikoa". Gerria.

Kaixo! 
"Online Eskola"ren bigarren bideoa uzten dizuegu. 
Kasu honetan gerriaren posizioari dagokion bideoa, bereziki urazpiko posizioan, baina igeri egiteko modu guztietarako baliogarria ere badena.


2. Bideoa. Urazpiko posizioa, "posizio hidrodinamikoa". Gerria.
  • Erreferentzia: egin beharreko mugimenduaren kontzientzia hartzeko, ahoz gora etzanda edo pareta baten kontra bizkarrez zutik jarri zaitezke.
  • Helburua: ahoz gora etzanda zein paretean bizkarrez zaudela, helburua gerria pareta edo lurrarekin kontaktuan jartzea izango da.
  • Gerriaren mugimendua: ipurdia gogortu behar duzu eta barrura sartu. Aldi berean, sabela ere gogortu behar duzu, izterrak eta sabela elkartzeko ideia edo intentzioarekin. Mugimendu honi gerriaren antebertsioa esaten zaio.
    • Ariketa gisa hau egin dezakezu: 
      • Lehendabizi saiatu ahoz gora etzanda gerriarekin lurra ikutzen. 
      • Hau lortuta, saiatu gauza bera pareta bate kontra zutik egiten, baina orpoak paretatik aldenduta. 
      • Hurrengo pauso batean gauza bera orpoak ere paretean dituzula egiten saiatu zaitezke. 
      • Urrezko domina hiru pauso hauek besoak eta sorbaldak posizio hidrodinamikoa hartuta egiten badituzu lortuko duzu!

ELKARBANATU - COMPARTE
Gehiago irakurri... | Leer más... »

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

Sponsor

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS